XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai honen laburpen bezala esan daiteke: - Muga batez Euskal Herriaren separatzea eta nazio zapalketa bai Ipar eta bai Hego Euskadin, KAPITALIST SISTEMAREN JAIOTZAREKIN BATERA sortzen dela.

- Boterea bere eskutan duen klase sozialak, nazio interesak aurrera eramango dituela KLASE INTERESEKIN BAT EGITEN DUTEN BITARTEAN (Junta FORALAREN indartzea), baina boterea duen klase horren interesak nazio interesekin ez badute bat egiten BETI BERE KLASE INTERESAK AURRERA ERAMANGO DITU (Fueroen deuseztatzea eta espainiar zentralkeriari amor ematea euskal burjeseriaren aldetik).

Ipar Euskadiren kasua guztiz ezberdina da, klase dominatzailea burjeseri frantseza zelako eta beren frantziar kultura ezartzea eta euskal nazionalitatea ez ezagutu nahi izatearen jokaera hau: Frantziar nazionalismoak bultzata, erabazirik atera ezin zitekean lan bat ez hartzeagatik eta euskal nazionalitatea foko burrukalari batetan bilaka ez zedin arrazoiengatik izan zen.

Baina batez ere boterean zegoen klaseak euskal herri langilea kontrolpean eduki ahal izateko, heuren interesak egokien zaindu zitekeen irakaskintza eta kultura goitik behera ezarri zuten.

EUSKAL NAZIONALIST IDEOLOGIAREN SORRERA.

II Karlista Gerra galduaz gero, kultur mugimenduari eta nazio komunitate izatearen baieztapenari itsasirik, lehenengo euskal nazionalismoaren arrastoak sortzen dira, hasiera batetan oso apez kutsuzko eta interklasista izanik.

1876-tik hasi eta 1931-an amaitzen den garaian, euskal langile herriaren eta burjeseri ttipiaren barnean urte gutxi ez zela galdutako independentzia berreskuratzeko nahiari lotuta, nazio sendimendu sakon bat zegoen.

Garai honen frutuak, Rexurrezion Azkue, Kanpion, Arana Goiri etabar izango dira.